"IN SITU ArtFestival 2024: introspektivak"

"IN SITU ArtFestival 2024: introspektivak"

Datos del evento

Organizado por

www.insituartfestival.com

Cuando

Del 05/04/2024 al 22/05/2024

IN SITU ArtFestivalek jarduera artistikoa eta tokiko merkataritza lotzen ditu, tradizionaletik kanpoko erakusketa gune bat eskainiz. Horrela, jaialdiak herritarren arreta erakartzea du helburu, modu sortzailean. Ezohiko testuingurua da, eta hiriko museo eta galerietatik kanpo arteaz goza daiteke. Horrela, alternatiba espazial bat dago tokiko ekoizle ezberdinen sorkuntza artistikoak ikusarazteko eta kalean bertan ikusleei hurbiltzeko.

Artea eta tokiko merkataritza uztartzeaz gain, IN SITU ArtFestivalek hezkuntza-jarduerak sustatzen ditu, hala nola euskal artistekin topaketak eta tailer parte-hartzaileak.   INTROSPEKTIBAK 2024ko edizioa Laura San Segundorekin   2023az geroztik, ziklo horiek argazkilarien begirada hurbilarekin sortzen dira, beren diziplinaren barruan beren lengoaia propioa eraikitzeari buruz hitz egiten dutenak. Solasaldi eta tailer formako pilulak, beren sormen-prozesuak partekatzeko.

- Apirilaren 5ean | Irudiekin pentsatu (topaketa) Ordutegia: 19:00

Lekua: Vital Fundazioa Kulturunea

Izen ematea: Bidali email bat hona.

Argazkigintzari esker, ikusizko pentsamenduaren forma bat gara daiteke, hitzezkoa ez den kodearekin, eta, horri esker, adierazteko, hautemateko, aztertzeko eta ezagutzeko gaitasuna handitu daiteke. Bere azken proiektuetan oinarrituta, Laura San Segundok gogoeta egingo du topaketa honetan argazkigintza modu kontzientean erabiltzeko moduari buruz, eta nola zalantzan jartzen duen, ezagutzeko beharretik abiatuta, zer geruza diren ikusten dena edo nola egituratu eta komunikatu daitekeen imajinatzen, proiektatzen edo interpretatzen dena; pentsamendu-modu berriak sortuz eta, azken batean, munduaren aberastasun kontzeptual, poetiko eta intelektuala sortuz.



- Apirilaren 6an | Sorkuntza-prozesuak eta -estrategiak (tailerra) Ordutegia: 10:00 - 17:00

Lekua: Ondategi

Izen ematea: Bidali email bat hona.

Sorkuntza-prozesuak eta -estrategiak garatzeak berezko mapa bat marraztea ahalbidetzen digu, sortzaile gisa jarraitzeko, gure proiektuak sortu eta taxutzeko eta mundura ekartzeko. Bere esperientzia eta ibilbidea abiapuntutzat hartuta, Laura San Segundok nondik datorren, norantz joan den eta bidean zer egin duen azalduko du, urteetan zehar hizkuntza eta metodologia bat garatzen lagundu dioten tresnak partekatuz, eta bertaratutakoentzako bere proiektuen gidari izango diren ariketa batzuk planteatuz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento