Poesiatik abiatuz abestiak idazteko Joserra Senperena konpositoreak duen premia berezitik sortu da Lied Koadernoa; baina, haratago doa; izan ere, Maite Arruabarrenaren interpretazioak eta konpositoreak berak pianoa jotzeak gaurkotu egiten du generoa, eta balio handiagoa ematen dio. Senperenak Schubert eta Schumann erromantikoen lanetan jarri zuen begirada, baita XX. mendeko euskal konpositore handiengan ere, hala nola Pablo Sorozabalengan eta Aita Donostiarengan, gaur egungo musika bistatik galdu gabe. Beraz, euskal eszenako musikaririk interesgarri eta eklektikoenetako baten lana dugu, generoa gaindituz publiko zabal eta askotarikoa liluratzera bideratua. Pianista eta konpositorea: Joserra Senperena.
Mezzosopranoa: Maite Arruabarrena.
"Lied Koadernoa"

Datos del evento
Organizado por
teatroarriaga.eus
Donde
Arriaga Antzokia
Cuando
21/05/2025
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.