Errenteriako “Musikaste” jaialdiaren urrezko ezteiak

Errenteriako “Musikaste” jaialdiaren urrezko ezteiak
Errenterian antolatzen duten Musikastek 50. edizioa beteko du aurten, eta modu berezian ospatuko dute maiatzaren 19tik 28ra arte.

Ekimenaren helburua “musikaren ikerketa sustatzea, sortzaile eta interpreteei laguntzea eta garai guztietako gure konpositoreen musika aurkeztea, antzinako musikatik hasi eta autore klasikoen musikara, egungo konpositoreei laguntza berezia emanez”.

Musikaste jaialdiaren lehen egunean Fanlo & Barandiaran bikoteak egile ezagunen lanak aurkeztuko dituzte. Hurrengo egunean, Lied-ari eskainitako jardunaldia izango da. Miren Urbietak eta Ruben Fernandezek konpositore esanguratsuenen (Jesus Guridi, Andres Isasi, Anton Garcia Abril, Felix Lavilla eta Pablo Sorozabal) obrez osaturiko egitarau anitza eskainiko dute.
Leioako San Juan Bautista Abesbatzak Ensemble Concorde hari-taldearen laguntzarekin musika erlijiosoa ere jorratuko du.
Eta Abesbatzen egunean ibilbide luzeko musikagileen lana gogora ekarriko da berriro, baita Espainian eta nazioartean arrakasta handia izaten ari den musikagile belaunaldi berriaren lana ere. Etxarri Aranazko abesbatza, urrezko ezteiak ospatzen dituena, Suhar abesbatza, Landarbaso eta KUP taldea izango dira partaideak.

Eta bestelako musikak eta dantzak ere ez dira faltako. Txistu eta Banda taldeen kontzertuak programatu dira, non Isidro Ansorena, Tomas Aragüés, Roque Ansola, Joxe Mari Oiartzabal eta Joaquin Gaztanbideren lanak interpretatuko diren.
Eta Kukai Dantza konpainiaren eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren artean sorturiko Erritu izeneko obraz gozatzeko aukera ere egongo da.

Hori eta askoz gehiago Musikaste jaialdiaren barruan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak