“Komedialdia”, Gasteizko Umore Jaialdia

“Komedialdia”, Gasteizko Umore Jaialdia
Gasteizko Umore Jaialdia maiatzaren 24tik 29ra bitartean egingo da, eta makina bat jarduera izango ditu, tartean, serio hitz egiteko jardunaldiak, ikuskizunak, antzezpenak, bakarrizketak,… dena umoreaz behar bezala gozatzeko.

Gaur berton izango da inaugurazioa erakusketa batekin: El Mentirón: hojas para un álbum vitoriano del siglo XIX. Arratsaldean Mauro Entrialgo marrazkigile gasteiztar ezagunak TMEOren 35 urteen inguruan hitzaldia egingo du.

Bihar goizean ere mahai-inguru programatu da: ¿De qué nosreímos en tiempos de crisis? eta arratsaldean, 19:30ean, Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak Arranopola! lana aurkeztuko du. Geroago Paula Valluercak Quest!On lana egingo du.

Asteburua ekimenez beterik etorriko da. Hala, ostiralean Ekekei Komedy taldeak Open MicBilingüe aurkeztuko du 19:30ean, eta geroago, 20:00etan, Gurutze Beitiak, Itxaso Quintanak eta Susana Soletok Good SexMaritxu obra egingo dute.

Larunbat arratsaldean, Belgikako Gromic konpainiak Maaagia aurkeztuko du 19:00etan, eta 20:00etan, Óscar Terol artistak Mundos para lelos oholtzaratuko du. Larunbatean eta igandean clown tailer bat egongo da Viaje al presente gaiarekin.

Komedialdiak bere ateak itxiko ditu igandean, eta barre-dromo bihurtuko da Arabako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren elkartearen (ADELA Arabaren) alde, Recetando sonrisas lanarekin.

Programa osoa komedialdia. com webgunean duzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak