Librezale zalantzak

Librezale zalantzak
Ikasturtearekin hasi zen martxan, baina orduan aipatzea pasatu, eta orain ekarriko dugu hona: Librezale elkarteak software librearen infuruko zalantzak euskaraz argitzeko zerbitzua martxan jarri du. #SoftwareLibreZalantzak delako ekimenak txat baten eran erantzungo ditu zure kezkak, dela Matrix plataforma libreko txat-kanaletik, dela Telegram-etik. Hala iragarri zuen kanala Librezalek: "Software Libre Zalantzak txata martxan jarri dugu software librea erabiltzean sortutako zalantza eta arazoei irtenbide bat erabiltzaile euskaldunon artean emateko asmoz, elkar lagunduz. Baita eztabaidatzeko eta ondo pasatzeko ere! (. . . ) Txat hau erdarazko beste batean oinarrituta dago. Gurera ekarrita, ikusirik hutsunea bazegoela esparru horretan euskal komunitatean eta erabiltzaile askok laguntza falta sumatzen dutela software librea erabiltzen hastean, une aproposa iruditu zitzaigun txata sortzeko. Beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu. Giro atsegina dago!"Parte hartu eta zalantzak argitzeko:- Matrix: #SoftwareLibreZalantzak:librezale. eus gela
- Telegram: https://t. me/SoftwareLibreZalantzak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak