LEHEN HEZKUNTZAKOEN MENDI IRTEERA

LEHEN HEZKUNTZAKOEN MENDI IRTEERA
Gaurko eguna Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleek mendialdean igaro dute. Ikasturte hasieran urtero egiten da mendi irteera eta gaurkoan eguraldia lagun izan dutenez Zumarraga eta Urretxuko tontor desberdinetara joan dira.

 

Lehenengo zikloak Urretxu aldera egin du ibilaldia. Txikienak, 1. mailakoak, Santa Barbarara joan dira eta 2. mailakoak Irimora. Ondoren, guztiek Santa Barbaran bazkaldu dute. 3. mailakoak, aldiz, Irimotik zazpi puntak ere egin dituzte eta bazkalordua Trekutzen igaro dute. 

 

Bigarren ziklokoak, aldiz, Zumarragako mendietara joan dira. 4. mailakoak Belokira eta 5. eta 6. mailakoak Izazpira. Ondoren, hiru mailak Antion elkartu dira eta bertan bazkaldu eta jolastu dute.

 

Primerako eguna gaurkoa! Hona hemen argazki batzuk:

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak