Wombok egiten duen adimen artifizialeko arte bitxia

Wombok egiten duen adimen artifizialeko arte bitxia
Wombo da Kanadako konpainia bat adimen artifiziala memeak egiteko erabiltzea erabaki duena. Duela hilabete batzuk, lypsinch eta abesti kontuekin atera zuten app bat, eta oraintsu "artea" egitea erabaki dute, Wombo Dream aplikazioarekin. Ingelesezko terminoak sartu, eta adimen artifizialak marraztu egiten du. Argazki errealak nolabaiteko margoketa parametro batzuekin nahasten direla ematen du. Emaitzek itxura oniriko bat daukate batzuetan, Francis Baconen margoen ukitu batekin. Oihan Txabarri txiolari euskaldunak instalatu du, eta jendearentzako opari zenbait proba egin ditu, batzuetan euskal munduarekin zerikusia duten terminoak nahastuz, beste batzuetan beste era batekoak. Hona emaitza interesgarri batzuk. Eibar, aireko bista, baina Eiffel dorrea ere bai. Arrastia Ondarroan. Emakumeek nuklearki suntsitu dute patriarkatua, eta confettia euri. Athletic Club bachata dantzatzen. Olentzero queer. Oi! skinhead jendea kanguroarekin borrokan. Hauek denak eta gehiago, Oihanen hari zoragarrian. Wombokoek egiten dute beste gauza horien adibide bat, irudi-musika integrazioa, hemen tratatu genuen. Horra Iruñeko alkatea. Maya hi,
Maya hu,
Maya ho,
Maya ha-ha pic. twitter. com/USrWd1D5TN — Exprai (@Exprai) March 13, 2021

Iruzkinak

0