Iker Dorronsoro: “Etxean jokatzen dugu eta gure asmoa hiru puntuak bertan geratzea da”

 Iker Dorronsoro: “Etxean jokatzen dugu eta gure asmoa hiru puntuak bertan geratzea da”
Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du bihar Realaren aurka Ligako hamaseigarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa bihar jokatuko da 11:00tan Unben eta taldeak jarraian jokatuko duen bigarren derbia izango da hau.

Entrenatzaila armagina larunbateko neurketaren inguruan mintzatu da. “Bi taldeek estilo oso ezberdinak ditugu baina biak dinamika on batetik gatoz eta derbi berdindua izango da” adierazi du. Hala ere, “guk etxean jokatzen dugu eta hiru puntuak bertan geratzea da gure asmoa” esan du. 

Dorronsorok, Natalia Arroyok entrenatzen duen taldea ere aztertu du. “Talde oso orekatua eta landua da”. “Baloiarekin kontrola eraman nahi dute baina baloirik gabeko momentu horietarako ere oso prestatuak daude”, esan du. Hala ere, “gu baloirik gabe ondo moldatzen den taldea gara”. Zentzu horretan, “lehen minututik oso kontzentratuak egon beharko dugu, baloia asko izango ez dugula jakinez, baina baloia lapurtzen dugunean min egin dezakegula ere badakigu” aitortu du Igeldokoak. 

Taldea ematen ari den mailari buruz, “zakuan 20 puntu edukitzeak poztu egiten gaitu”. Hala ere, otsaileko geldialdira arte, “bost partida geratzen zaizkigu eta oso zailak izango dira”, adierazi du. “Badakigu agian bi aste barru 20 punturekin egon gaitezkeela”. Zentzu horretan, eta taldearen dinamika ona ikusita, “gure asmoa larunbatean puntuatzea da, atzeko taldeetatik aldentzeko” aitortu du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak