Ekainaren 2an, ‘Workshop Lit Experience’ ekitaldia Bilbon

Ekainaren 2an, ‘Workshop Lit Experience’ ekitaldia Bilbon
Lit masterra Ekainaren 2an, ‘Workshop Lit Experience’ ekitaldia Bilbon

Agurtzane Martinez Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterreko koordinatzaileak gidatuko du Bilbao Berrikuntza Faktorian, BBFn, egingo den saioa. Saioak bi ordu iraungo du. 2022·05·23



Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs hezkuntza laborategiak Workshop Lit Experience ekitaldia antolatu dute, ekainaren 2an, 18:00etatik 20:00ra, BBFn, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Saioa egingo da Agurtzane Martinez Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile era irakaslearen gidaritzapean.  

Workshopa antolatuta dago Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) Unibertsitate Masterraren ekitaldiaren barruan, eta helburua da bertatik bertara, eta modu praktikoan, ezagutzea erraztaileen ezugarriak eta lan egiteko erabiltzen diuzten tresnak.

 

Ekitaldia irekia da baina, parte-hartzaileek izena eman beharko dute aldez aurretik:

- Eman izena ‘Lit Experience Workshop’-ean.

Zergatik eman izena workshopean?

Ikaskuntza eta berrikuntza erraztu ahal izateko, tresna-kutxa handitu nahi duzu? Handik edo hemendik jaso duzu erraztasunaren berri, baina ez dakizu ondo zertan datzan edo zuretzako modukoa den? Zure etorkizun profesionala berrikusi edo aldatu nahi duzu? Galdera horietakoren baten erantzuna baiezkoa bada, eman izena ekainaren 2ko mintegian eta esperimentatu ezagutuko dituzun erraztasun-tresna berriak zure jarduera profesionalean eta pertsonalean?

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak