Euskaraldiaren aplikazio mugikorra prest dago

Euskaraldiaren aplikazio mugikorra prest dago
Euskaraldiaren aplikazioa prest dago Android eta iOS sistemetarako. Aplikazioa erabili daiteke izena emateko (epea zabalik dago) ahobizi edo belarriprest izateko. Berriak jasotzeaz gain, inguruko ariguneak ere aurkituko dituzui aplikazioarekin. Zer aurkitu duzu aplikazioan?- BERRIAK eta PRESTAKUNTZA PILULAK. Euskaraldian zehar suertatzen diren eguneroko albiste eta prestakuntza pilulak jarraitzeko atala.
- FANWALL. Euskaraldian parte hartzen duten herritar eta entitateen argazki galeriara sarbidea.
- 15 URRATS. Kanpainean zehar 15 urrats emateko erronka proposatzen dizugu, hizkuntza ohiturak aldatuta, euskararen erabilera handitzeko.
- ARIGUNEAK. Zure mugikorretik mapa interaktibo baten gainean arigune guztiak bistaratuko dizkizugu. Eta gauza gehiago ere: Euskaraldiko dendara sarbidea, ahokuak, kanpainan zehar izandako bizipenak bidaltzeko aukera. . . Euskaltelek babestu du aplikazio honen garapena. Gogoratu 2020ko euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra luzatuko dela. Euskaraldia app instalatzeko:- Android
- iOS, iPhone

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak