Afrikaldia jaialdiaren laugarren edizioa, Gasteizen

Afrikaldia jaialdiaren laugarren edizioa, Gasteizen
Afrikaldia jaialdiaren laugarren edizioa azaroaren 10era arte egingo da Gasteizen, Florida Zineman. Afrikaldia Afrikako zinema anitza eta aberatsa ezagutzeko plataforma da, eta aurtengo edizioak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin hainbat pelikula eskainiko dira, gizarteari kontinente hartako ikuspegi ezberdinak gerturatzeko helburuarekin.

Gaur, hilak 4, inaugurazio gala izango da Gasteizeko Europa Biltzar Jauregian, 19:00etan hasita. Eta bertan, Shabu (Shamira Raphaëla, 2021) pieza ikusteko aukera egongo da.

Makina bat film pantailaratuko dira egunotan baina honako hauek dira euskarazko azpitituluak dituzten emanaldiak: bihar (hilak 5), 19:00etan, After the Long Rains filma. Bere zuzendaria, Damien Hauser, bertan izango da, proiekzio ondorengo solasaldirako.
Hurrengo egunean, asteazkenean, 19:00etan, Over the Bridge filma izango da protagonista. Aurrekoan bezala, bere zuzendaria, Tosin Otudeko, bertan izango da, proiekzio ondorengo solasaldirako.
Larunbatean, 19:00etan, Donga filma pantailaratuko da (Muhannad Lamin, Libia, 2023). Eta igandean,19:00etan, O Ancoradouro do Tempo. Bere zuzendaria, Sol de Carvalho, bertan izango da, proiekzio ondorengo solasaldirako.

Baina horiez gaina bestelako hitzorduak ere badituzue. Guztiak zertan diren jakina nahi baduzue Afrikaldiak dauka informazio guztia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak