#EmakumeakTxioherrian kanpaina proposatu dute

#EmakumeakTxioherrian kanpaina proposatu dute
Goizalde Landabasok eta Leire Narbaizak joan den astean 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldian egin zuten proposamena zehaztu dute, enakumezkoen Twitterreko ikusgarritasuna eta errelebantzia areagotzeko modu gisa. #EmakumeakTxioherrian txio kanpaina, abenduaren 6tik 12ra, datorren aste osoan. Emakumezkoei zein gizonezkoei zuzenduta, honetan datza:- Bertxiotu 3 emakumeren txioak, egunero, hilaren 6tik 12ra.
- Traola erabili (#EmakumeakTxioherrian) bakarrik emakume baten artikulua/aipua txiokatzeko. Gomendioak:- Bertxioen kasuan, zuzenak izan daitezeka, ez iruzkinduak traola gehitzeko.
- Bihotza sakatu beharrean, egin bertxio gehiago. Ez konformatu gogoko-dut esanda, eman ikusgarritasun gehiago.
- Jarraitu emakume gehiagori.
- Gizonezkoei zuzenduta bereziki: Irakurri emakumezkoen txioak! oso gauza interesgarriak esaten dituzte. Hona 20 urte jardunaldian eman zuten hitzaldia. Argazkia Irati Iciarrena da, hitzaldi horretakoa. Ekin bada, abenduaren 6tik 12ra (gutxienez), #EmakumeakTxioherrian

Iruzkinak

0