Emakumeek egindako 11. Zinema Karabana

Emakumeek egindako 11. Zinema Karabana
Gaur berton abiatuko da Bilbon Zinemagileen artean. Emakumeek egindako 11. Zinema Karabana, eta maiatzaren 27ra arte luzatuko da.

Karabana horren asmoa betiko kristalezko sabaia apurtzea da. Karabanaren 11. emanaldi honetan omenaldi txiki bat egingo zaio fikziozko film luze bat, De cierta manera, zuzendu zuen lehen emakume kubatarrari, Sara Gómez zinemagileari (1942-1974). “Lan horrek argi eta garbi islatzen ditu iraultzaren garaipenaren ondoren auzorik baztertuenak desagerrarazteko egin ziren lehen ahaleginak”.
Bestalde, Anaïs Taracena zuzendari guatemalarraren eskutik Guatemalako garairik errepresiboenetako batean murgilduko dira ikusleak. Celina Escher zuzendariak El Salvadorren bizi den kriminalizazioari buruzko istorio lazgarri bat erakutsiko du. Silvia Voser zinema-zuzendari suitzarrak Ken Bugul idazle eta aktibista senegaldarraren eta emakume afrikarren literaturako ahotsik esanguratsuenetako baten figura gogoratuko du.
Azkenik, Catherine Corsini frantziarrak Frantzian gaurkotasun handikoa duen istorio bat azalduko du.

Hori eta gauza gehiago Zinemagileen artean. Emakumeek egindako 11. Zinema Karabanaren aurtengo ekitaldian.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak