Laboari omenaldia Loraldiarekin

Laboari omenaldia Loraldiarekin
Loraldia Plazarik Plaza ekimenaren barruan, Mikel Laboaren kanturik ederrenak entzun ahal izango ditugu datorren larunbatean, urriaren 8an, Arrigorriagako Lonbo aretoan eskainiko den emanaldian.

Kontzertu berezia izango da. Ainara Ortega eta Maria Berasarte bi emakumezkoen ahotsek moldatuko dituzte Mikel Laboa handiaren kantak. Iñaki Salvador izango dute ondoan pianoan, urte luzez Laboaren bidaide izan zen musikari eta konposatzailea. Berak moldatu ditu kontzertuan aurkeztuko dituzten kantak ere. Beraien ondoan izango dira ere, Angel Unzu gitarran,  Javier Mayor de la Iglesia kontrabaxuan eta Hasier Oleaga baterian, goi mailako musikariak guztiak.

Izarren Hautsa, Antzinako BIhotz, Sorterriko Koplak, Lizardi, Baga Biga Higa, Hegazti errariak… hamabi kanta mitiko kantatuko dituzte. “Txoria nuen maite” askatasunaren ereserkia ere ez da faltako.

Kontzerturako sarrerak eskuragarri dituzue hemen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak