"¿QUIÉN NOS DISPARÓ?" (ESTRENALDIA)

"¿QUIÉN NOS DISPARÓ?" (ESTRENALDIA)

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

Del 12/02/2025 al 13/02/2025

¿Quién nos disparó? benetako gertakarietan oinarritutako alegia da; baina, aldi berean, baita fantasia ere, gertakizunak errealegiak diren arren. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: «Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten». Desengainuari buruzko alegia bat dela esan dezakegu, beldurrari buruzkoa, emigrazioari buruzkoa, esplotazioari buruzkoa, noizbait munduko lekuren batean maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzkoa. Esperpentoa, errebista musikala, mina eta umorea aurkituko ditugu lan honetan, bai eta gero eta gizatasun gutxiago duen mundu honi buruzko begirada itxaropentsua ere. Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak sustatutako «Antzerkigintza berriak» programaren esparruan sortu da proiektua. Egilea: Alexandru Stanciu.
Zuzendaria: Ramón Barea.
Antzezleak: Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Juana Lor eta Diego Pérez.
Soinu-espazioa: Adrián García de los Ojos.
Eszenografia eta jantziak: Betitxe Saitua.
Bideo-edizioa: Iñigo Cobo.
Proiektua: ANTZERKIZ. Arriaga Antzokia, Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia.
Produkzio exekutiboa: Pabellón 6.

ESTREINALDIA Arriaga Antzokian

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento