"EZ DOK ERO"

"EZ DOK ERO"

Datos del evento

Organizado por

Tartean Teatroa

Donde

Teatro Arriaga

Cuando

Del 10/11/2020 al 11/11/2020

Patxok eta Mikelek antzerkia utzi zuten duela gutxi. Haien arteko harremana gaiztotzen hasia zen, eta gainera belaunaldi berriak euren tokia okupatzen hasiak ziren. Patxok hartu zuen uzteko erabakia, Mikelen iritziaren aurka. Patxok bizimodu normal bati ekin nahi zion, lan normal bat, inguru normal batean, nekatuta zegoen antzerkiaren erokeriaz. Bitarte honetan, Mikelek antzerki asko ikusi eta irakurtzen jarraitu du, gehiegi, hainbeste non azkenean burua galdu baitu. Gau batean, delirio betean, antzerkiaren klasikoak (Shakespeare, Moliére, Dario Fo. . . ) agertu zaizkio ametsetan eta, "zu zara Euskal Herriko teatrero klasikoa, Euskal antzerkiak behar zaitu" oihukatu diote Mikeli. Esan eta egin, Mikelek Euskal Herrian zehar "antzerkilari andante" moduan ibiltzeko erabakia hartu du. Patxok Mikelekin batera joateko erabakia hartu du, derrigortuta. Mikel, bere erotasunean, balizko pertsonaia askorekin lehiatuko da agertokian: Donostiako Haizearen Orrazia, Arantzazuko Apostoluak; Lekeitioko Antzarra; Iturengo Zanpantzarra; Bilboko Puppy. . . Bikoteak abentura harrigarriak biziko ditu, aurkari askoren kontra lehiatuko dira eszenan, benetakoak nola irudizkoak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento